Nazioarteko Aholku Batzordearen laugarren bilera Sao Paulon (Brasil) egingo da aurten, azaroaren 2tik 5era.

Lehenengo egunean Aholku Batzordeko kideak Brasilgo sukaldariekin eta ekoizleekin bilduko dira, “Biodibertsitatea eta Sukaldaritzaren egitekoa” gaiaren inguruan elkarrekin hitz eta gogoeta egiteko jardunaldian.

Hurrengo egunean, Batzordeko kideek sukaldariekin eta ekoizleekin izandako topaketan atera dituzten ondorioak eztabaidatu eta bateratu egingo dituzte, eta egun horietarako Sao Paulon antolatu duten Mesa Biltzarrean aurkezpena egingo dute.

Nazioarteko Aholku Batzordeko kide hauek izango dira topaketa horretan: Gastón Acurio, Ferrán Adriá, Yukio Hattori, Alex Atala, Michel Bras, Joan Roca eta Enrique Olvera.

Rodolfo Guzmán izango da aurtengo sukaldari gonbidatua Basque Culinary Centerren Aholkulari Batzordeak Sao Paulon egingo duen bileran.